Albisteak

Nobedadeak

Deloreanek eta We Are Standardek lan berriak kaleratuko dituzte 2013an

L.Z.

Talde zarauztarraren lana martxorako egongo omen da kalean.

Mushroom Pillow diskoetxeak 2013ko nobedadeak aurkeztu ditu eta, aurreikusitakoaren arabera, Delorean eta We Are Standard euskal taldeek disko berriak kaleratuko dituzte datorren urtean. Gainera, Sr Chinarro, Joe Crepusculo eta Triangulo de amor bizarro, besteak beste, lan berriak prestatzen dabiltza.

Oraindik datarik zehaztu ez duten arren, dirudienez martxorako iritsiko da talde zarauztarraren diskoa. Bi urte eta erdi igaro dira jada Deloreanek Subiza lana atera zuenetik.

Bestalde, aipatutako diskoetxeak zabaldutako informazioaren arabera, We Are Standard I'm From Barcelona taldeko abeslariarekin ari da lanean. Azken honek talde getxoztarrarentzat abesti bat egin omen du.

Mushroom Pillow diskoetxeak 2013ko nobedadeak aurkeztu ditu eta, aurreikusitakoaren arabera, Delorean eta We Are Standard euskal taldeek disko berriak kaleratuko dituzte datorren urtean. Gainera, Sr Chinarro, Joe Crepusculo eta Triangulo de amor bizarro, besteak beste, lan berriak prestatzen dabiltza.Oraindik datarik zehaztu ez duten arren, dirudienez martxorako iritsiko da talde zarauztarraren diskoa. Bi urte eta erdi igaro dira jada Deloreanek Subiza lana atera zuenetik.Bestalde, aipatutako diskoetxeak zabaldutako informazioaren arabera, We Are Standard I'm From Barcelona taldeko abeslariarekin ari da lanean. Azken honek talde getxoztarrarentzat abesti bat egin omen du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea