Albisteak

Aste honetan

PSY "Gangnam Style" kantuarekin iritsi da Top Gaztearen gorenera

Ane Roteta

"Gangnam Style" abestiaren arrakasta nabarmena da, eta denbora gutxian iritsi da Top Gaztea zerrendaren lehen postura.

  • PSY "Gangnam Style" kantuarekin iritsi da Top Gaztearen gorenera

Bosgarren postuan zegoen aurreko astean, baina, Top Gaztea zerrendan nagusitzea lortu du PSY-k "Gangnam Style" kantuarekin. Owl Cityk eta Carly Rae Jepsenek, beraz, atzera egin dute, baina ez dira urrutira joan, bigarrenean dugu eta "Good Time" abestia. Hirugarren postuan, ordea, ez da aldaketarik izan eta David Guettaren eta Siaren arteko elkarlana dugu, "She wolf".

Taylor Swiftek arrakasta handia izan du gure zerrendan "We are never ever getting back together" abestiarekin, baina aste honetan, bi postu galdu ditu eta laugarrenean kokatu da. Emon taldearen "Txosneroak" ere atzera egin du, eta bosgarrenean dugu aste honetan. Hurrengo bi postuetan ez da aldaketarik izan eta seigarrenean eta zazpigarrenean jarraitzen dute hurrenez hurren Will I Amen eta Eva Simonsen "This is love"-ek eta Hesian taldearen "Guregatik" abestiak.

One Direction taldeak gorakada nabarmena izan du aste honetan "Live While We’re Young" kantuarekin, izan ere, hamaseigarrenean zegoen aurreko astean, eta zortzigarrenean dugu oraingo honetan. Enkore taldeak ere gora egin du, eta bederatzigarren postuan dugu "Gure ereserkia" abestia. The Scripten "Hall of Fame" kantuak, ordea, bi postu galdu ditu eta hamargarrenean dugu oraingoan.

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:

11. Robbie Williams: "Candy"
12. Lauroba: "Sua gara"
13. Fun: "Some nights"
14. Rihanna: "Diamonds"
15. The Killers: "Runaways"
16. Bruno Mars: "Locked out of heaven"
17. Ne-yo: "Let me love you"
18. Carly Rae Jepsen: "Call Me Maybe"
19. Loreen: "Euphoria"
20. Sam & The Womp: "Bom Bom"

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Betagarri: "Milaka izar berri"
-Swedish House Mafia feat John Martin: "Dont You Worry Child"