Albisteak

Elkarrizketa

Zuloak taldekoak gertutik ezagutu ditugu Azokan

L.Z.

Fermin Muguruza eta Zuloak taldeko hiru neskekin izan da Gaztea.

03:23
Zuloak taldea, Durangoko Azokan. EITB.

Zuloak taldearekin egoteko aukera izan dugu Durangoko Azokan. Ostegunean kontzertua eman zuten Ahotsenean, eta egunotan Azokatik dabiltza Zuloak diskoa aurkezten.

Gaur egun taldea osatzen duten hiru neskekin ez ezik Fermin Muguruza abeslariarekin ere izan da Gaztea. Azken honek Mexikon eta Argentinan Zuloak dokumentalak izan duen arrakastaz hitz egin digu. Bestalde, taldeak izandako hobekuntzaz mintzatu dira, orain lehentasuna zuzenekoak direla azpimarratuz.

Azken hilabeteotan dokumentala aurkezten aritu dira, baina abenduan kontzertuetan jarriko dute bereziki arreta. Oraingoz bi emanaldi iragarri dituzte abendurako; bata, Azpeitian, eta bestea, Bermeon. Halere, Euskal Herri osoa bisitatzeko asmoa dutela aitortu digute.