Gaztea

Estreinaldia Gaztean

Berri Txarrak taldearen "Etsia" kantu berria, "Ze Martxa!"n entzungai

I.A.

Hirukoteak urte amaieran kaleratuko duen diskoaren singlea da "Etsia", eta "Ze Martxa!" saioan izango dugu aratsaldean entzungai.

Berri Txarrak taldearen hurrengo diskoaren lehen fruitua, "Etsia" kantua, "Ze Martxa!" saioan izango da entzungai gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Hirukoteak Venicen, Kalifornian, grabatu du kantu hau Ross Robinson ekoizlearekin. Haria diskoa ere berarekin grabatu zuten, eta pozik gelditu ziren egindako lanarekin.

Berri Txarrakek 20 urte bete ditu aurten, eta sortze prozesu berezi batean murgilduta dago. Hurrengo lana urte amaieran izango dute kalean, eta aurrerapen bezala "Etsia" abestia aurkeztu dute.

Ez ezazu galdu Berri Txarrak taldearen "Etsia" kantuaren estreinaldia Gaztean, gaur arratsaldean, "Ze Martxa!" saioan, 18:00etatik 19:00etara bitartean.