Gaztea

Finala

Bozkatu 'Gaztea Dantzan' lehiaketako bideo onena!

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Epaimahaiak 24 lan aukeratu ditu finalerako, eta horietatik aterako dira irabazleak. Abenduaren 18ra arte duzue epea botoa emateko.

  • Gaztea Dantzan

    Gaztea Dantzan

Iritsi da 'Gaztea Dantzan' lehiaketako final handia. Epaimahaiak ez du batere lan erraza izan, baina aukeratu ditu 24 koreografia finalistak. Horien artean, Epaimahaiaren Sariaren irabazleak hautatu beharko dituzte Ugaitz Alegriak, Iker Karrerak eta Saydik. Bestalde, zuen txanda ere iritsi da; izan ere, Entzulearen Saria zuen esku dago. Beraz, botoa emateko epea zabalik dago Gaztearen webgunean abenduaren 18ra arte.

Ikusi hemen finalera pasa diren bideoak, eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena. Maila ikaragarria da! MILA MILA ESKER parte hartu duzuen guztioi!

Aurtengo edizioan 5.000 euro daude jokoan:

Entzulearen Saria

Lehenengo sailkatuak, 1.000 euro; eta bigarrenak, 500 euro.

Epaimahaiaren Saria

Talde edo bakarlari onenari, 2.000 euro; bigarrenari, berriz, 1.000 euro.

Animatu eta eman zuen botoa!!

Bideo onenak 500 euroko saria izango du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea