11:30

Gaztea

Gazteak 30 urte

Ez galdu kontzertu-esperientzia desberdinez gozatzeko aukera, Gaztearen eskutik

EiTB

Urriaren 30ean hasita, hilabete bakoitzeko 30. egunean Gazteak kontzertu-esperientzia desberdinak antolatuko ditu 30 entzulerentzat.

  • Gaztea irratiak kontzertu esperientzia desberdinak antolatuko ditu

    Gaztea irratiak kontzertu esperientzia desberdinak antolatuko ditu. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu-esperientzia desberdinak bizitzeko aukera eskainiko du EiTBk. Urriaren 30ean hasiko da ekimena eta azken kontzertua, salbuespen gisa, otsailaren 28an izango da. Gainerako hilabete guztietan, 30. egunean izango dira kontzertuak.

30 pertsonentzako bizipen berezi eta pertsonalak eskaintzea da helburua. Emanaldi bakoitzeko, hitzordua, musika taldea eta herrialdearen berri Gaztearen webgunean, sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter...) eta irrati bidez emango dira.

Kontzertu bakoitzeko, 15 gonbidapen bikoitz zozkatuko dira honako esperientzia berezi hau bizi nahi dutenen artean. Euren gustuko taldeaz gozatzeko sarrera dutenek aldez aurretik ez dute kontzertua izango den toki zehatza zein den jakingo. Beraz, herrialdeko puntu batean autobusez jaso, eta berriz ere herrira bueltan eramango zaie kontzertua bukatutakoan.

Beti ere, pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuko dira; pertsonen arteko distantzia, maskara jantzita edukitzea eta eskuak higienizatzea beharrezkoak izango dira.

Sarrerak lortu ez dituztenentzat edota beste edozein lekutatik musikaz gozatu nahi dutenentzat, kontzertuak Gazteako webgunean ere izango dira ikusgai.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean