Gaztea

BBK Live

Rigoberta Bandini, Teenage Fanclub, Mastodonte eta Dorian, asteburu honetan, Bilbao BBK Live Udazkenan

Gaztea

Asteburu honetan izango da jaialdia, Miribillako Bilbao Arenan.

  • Rigoberta Bandini

    Rigoberta Bandini

Bilbao BBK Live Udazkena jaialdiak bigarren zikloari ekingo dio asteburu honetan. Rigoberta Bandini kataluniarrek, Teenage Fanclub eskoziarrek eta Bulego azkoitiarrek beteko dute Miribillako Bilbao Arena.

Bigarren ziklo hau hiru egunekoa zen arren, antolatzaileek osteguneko kontzertuak bertan behera uztea erabaki dute, Caribou taldean atzemandako covid-19 positibo baten ondorioz.

Ostiraleko eta larubateko kontzertuak 20:15ean hasiko dira, eta 23:00ak aldera hasiko dira azken emanaldiak.

Programazioa, egunez egun

Azaroak 12 – San Miguel

Rigoberta Bandini

Mastodonte

Uniforms

Azaroak 13 – San Miguel

Teenage Fanclub

Dorian

Bulego