Gaztea

Estreinaldiak

Bulego, Lil Nas X eta Alizzz, asteko estreinaldi sonatuenen artean

Gaztea

Bulego talde gipuzkoarrak “Pizten ari da” abestia plazaratu du, taldearen lehen diskoko bigarren aurrerapen gisa.

  • Bideoklipen irudiak

    Bideoklipen irudiak. Argazkia: Gaztea

Bulego taldearen "Pizten ari da", Lil Nas X musikari estatubatuarraren "THATS WHAT I WANT" eta Alizzz eta C Tangana artista espainiarren "Ya no vales" dira asteko estreinaldien artean protagonistak.

Bulegoren lehen diskoko bigarren aurrerapen lana da "Pizten ari da". "Bueltan da!!!" singlearen arrakastaren ostean, 80ko hamarkadako pop soinu elektronikoak berreskuratu ditu talde gipuzkoarrak.

Lil Nas X rap-musikariaren kasuan, "Montero" diskoko lehen bideoklip ofiziala da "THATS WHAT I WANT"ena. Kanye Westek ekoitzitako diskoan, Lil Nas X artistak Miley Cirusekin, Doja Catekin eta Elton Johnekin egin ditu kolaborazioak.

"Ya no vales" Alizzz eta C Tangana musikari eta ekoizleen arteko elkarlana da. Hamabi orduan, bideoklipak 55.000 ikustalditik gora izan ditu Youtuben.