12:08

Gaztea

Bekaldia

Gaztean bekadun izan nahi duzu? Hemen jakin beharreko guztia!

Gaztea

Azaroaren 30era bitarte dago zabalik izena emateko epea. Komunikazioaren alorreko goi mailako ikasketak egiten bazabiltza eta irratiaren mundua bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, zure zain gaude Gaztean.

  • Gazteako lantaldea

    Gazteako lantaldea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Orain arteko proiektuekin jarraitu eta erronka berriei aurre egiteko bekadun bila gabiltza Gaztean. Komunikazioaren alorreko goi mailako ikasketak egiten bazabiltza eta irratiaren mundua bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, zure zain gaude Gaztean.

Gurera datozen ikasleek egunero antenan entzuten ditugun edukien atzetik dagoen lana, programen produkzioa, eduki digitalen sorkuntza eta sare sozialen kudeaketaren inguruan ikasteko aukera izango dute, urtebeteko bekaldi ordainduan.

Bete beharreko baldintzak

Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean edo Deustuko Unibertsitatean Komunikazioaren alorreko graduetako (Komunikazioa, Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Kazetaritza edo Publizitatea eta Harreman Publikoak) hirugarren edo laugarren mailako ikasleen bila gabiltza.

Hautagaiek elkarrizketa bat eta euskara proba bat egin beharko dituzte, euren profila irratiko lan taldearen beharretara egokitzen den jakiteko.

Izena eman

Unibertsitateko lehen urteetan ikasitakoa praktikan jarri eta Gazteako familiako kidea izan nahi baduzu, idatzi hautaketa@eitb.eus helbidera, mezuaren gaian 'Gaztea bekadunak' idatzita.

Azaroaren 30era arte egongo da irekita izena emateko epea, eta hautaprobaka abenduan zehar egingo dira.

Aukeratutako bekadunek 2022ko urtarrilean hasiko dute urtebeteko bekaldia.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean