Gaztea

Kontzertua

IZAROk kontzertu berezi bat emango du Anoetako Belodromoan, maiatzaren 7an

B. F. | EITB Media

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta datozen hilabeteetan sorpresak iragarriko dituela jakinarazi du musikari bizkaitarrak.

  • Izaro

    Izaro

IZAROk kontzertu berezia eskainiko du 2022ko maiatzaren 7an, Anoetako Belodromoan. 2021eko biran musikari bizkaitarra ikusi gabe gelditu diren horientzako pentsatutako ikuskizuna dela jakinarazi du artistak.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 20 eta 30 euro bitarteko prezioan, hemen. Gainera, musikariaren komunikazio arduradunek jakitera eman dutenez, kontzertuari lotutako hainbat sorpresa iragarriko dituzte datozen hilabeteetan.

Kontzertuko kartela

Kontzertuko kartela

"Limones en invierno" diskoa atera zuenetik, IZAROk 76 kontzertu eskaini ditu. Euskal Herrian iragarritako ikuskizunen sarrerak atera eta ordu gutxira agortu izan dira; eta, proiektu berrietan murgildu aurretik, euskal publikoarekin zorra kitatzea erabaki du musikariak.