Gaztea

Ostiralean

Beldur Barik sarien banaketa eta Kai Nakairen kontzertua, zuzenean, Gaztearen eskutik

B. F. | EITB Media

Aurtengo Beldur Barik lehiaketako sariak ostiral honetan banatuko dira, Agurainen. Sari banaketa eta Kai Nakaik bertan emango duen kontzertua zuzenean izango da, streaming bidez, Gaztearen webgunean.

  • Beldur Barike Lehiaketaren irudia

    Beldur Barike Lehiaketaren irudia

Agurainen banatuko dituzte aurtengo Beldur Barik Sariak, ostiral honetan. Gero, Kai Nakai musikari gasteiztarrak kontzertua eskainiko du bertan. Sari banaketa zein kontzertua streaming bidez izango dira ikusgai, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean.

12 eta 26 urte bitarteko gazteek hartu dute Beldur Barik Lehiaketan. Desberdintasun egoerak agerian utzi eta indarkeria sexistaren adierazpenei aurre egitea helburu duten ikus-entzunezko produkzioak aurkeztu dituzte. Proiektuak aurkezteko epea igarota, ostiral honetan sarituko ditu Beldur Barikek gazte horietako batzuk.

Bea Clown, Libe Pradera eta Julen Portillo arduratuko dira garaikurrak banatzeaz. Ekitaldia publikoa zen arren, egunotako covid-19 intzidentzia eta osasun neurri bereziak tarteko, arabarrak izango dira Aguraingo Harresi Aretora gerturatu ahalko diren bakarrak.

Ekitaldia 19:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da. Galdu nahi ez baduzu eta bertara joateko aukerarik ez baduzu, jarraitu ekitaldia streaming bidez!