Gaztea
Ikus-entzunezkoak
B. F. | EITB Media
Lagunekin, familiarekin edo ezezagunekin kontua partekatzeko joera gelditu nahi du konpainiak. Horregatik, tarifa berezi bat eskainiko du kontu beretik konektatu nahi diren erabiltzaileentzat.
Netflix. Argazkia: Shutterstock
Netflixek jakinarazi duenez, kontua partekatzen duten erabiltzaileen sarbidea mugatuko du. Hala, kontua beretik baina gailu ezberdinetatik konektatzen diren lagun eta senideek ezin izango dute Netflixen sartu. Euskal Herrira iritsi ez den arren, Costa Rica, Peru eta Txilen probatu dute harpidetza sistema berria.
Baina, zein daturi esker jakingo du Netflixek ez gaudela kontua erregistratu den gailutik konektatzen? GPS datuak erabiliko ez dituela argitu duen arren, konpainiak uste baino informazio iturri gehiago ditu. Bada, konektatzen garen gailuaren identifikazio zenbakiak eta honen IP helbideak nor garen identifikatzeko adina informazio ematen dio Netflixi.
Kontua partekatu nahi dutenek, honako aukera dute: profil nagusiari bi azpi-kontu erantsi, 2,70 euroren truke. Hala, bakoitzak kontu bana sortzea baino merkeagoa izango da (oinarrizko tarifa 9,99€koa da), baina erabiltzaile guztiek zerbitzuarengatik ordaintzen dutela bermatuko du Netflixek.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.