Gaztea

eSports

Bisons talde bilbotarra League of Legendsen Superligako finalerako sailkatu da

B. F. | EITB Media

Aurten sortutako talde bizkaitarraren ibilbidea geldiezina da. Barçari 3-0 irabazi ostean, Fnatic TQ-ren kontra lehiatuko da Sevillan, martxoaren 30ean, LOLen Superligako finalean.

  • Bisons

    Bisons. Argazkia: @BISONSECLUB

Bisons eSport taldea League of Legendsen (LOL) Superligako finalerako sailkatu da, Barçari 3-0 irabazita. Bizkaitar taldea urtarrilean sortu zen, eta aurreikuspen guztien aurka, finalerako pasea eskuratu du aste honetan.

2022ko Superligako azken partida datorren asteazkenean, martxoak 30, izango da. Lehen aldiz, zaleen aurrean (2.000 pertsona) lehiatuko dira Superligako bi finalistak, Bisons eta Fnatic TQ, Sevillako Cartuja Centerren. 18:00etan hasiko da partida eta Superligaren Twitcheko kanalean izango da ikusgai, zuzenean.

LOLen Superligako finalerako ez ezik, Bartzelonari irabaztean, European Masterserako (bideo-jokoen Championsa) sailkatu dira Euskaduna Jauregikoak. Hala, apiriletik aurrera, Europa mailako beste hamabost talderekin lehiatuko dira bisonteak.