Gaztea

MIN Sariak

Chill Mafia, Gaur, IDOIA, Liher eta Verde Prato, Euskarazko Diskorik Onenaren MIN Sarirako izendatuta

B. F. | EITB Media

Apirilaren 27an banatuko dira MIN Sariak, Iruñeko Navarra Arenan. Aipatutako bost talde euskaldunek album onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria eskuratzeko aukera izango dute.

  • Kiliki Frexko, Chill Mafiako kidea

    Kiliki Frexko, Chill Mafiako kidea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Chill Mafia ("Ezorregatik X Berpizkundea"), Gaur ("Gaur"), IDOIA ("Ilun eta abar"), Liher ("Eta hutsa zen helmuga") eta Verde Prato ("Kondaira eder hura") artistak 2022ko Euskarazko Diskorik Onenaren MIN Sarirako izendatu dituzte gaur, Madrilen.

Sari banaketa apirilaren 27an izango da, Iruñeko Navarra Arenan.

4:08

Euskal albumik onenaren sariaz gain, Chill Mafia nafarrek Artista Hasiberri Onenaren saria eraman dezakete.

Espainiar taldeen artean, Zahara, Baiuca, Maria Arnal eta Marcel Bagés eta Alizzzek jaso dituzte izendapen gehien.