Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Eurovision jaialdiko finalera iritsi diren 25 herrialdeak larunbat honetan lehiatuko dira, Turinen. Espainia, Alemania, Erresuma Batua, Italia eta Frantzia faboritoen artean daude.
Chanel Terrero. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia
Larunbat honetan, maiatzak 14, ospatuko dute Turinen 2022ko Eurovision jaialdiaren final handia. Aurreko faseetan gailendu diren 25 herrialdeetako ordezkariek zuzeneko emankizunak eskainiko dituzte, 21:00etatik aurrera.
Aurtengo Big Fivea (azken itzulirako zuzenean sailkatu diren bost gustukoenak) Chanel Terrero (Espainia), Malik Harris (Alemania), Sam Ryder (Erresuma Batua), Mahmood & Blanco (Italia) eta Alvan & Ahez (Frantzia) artistek osatzen dute.
Gala RTVEren La 1 kanaletik, RTVE Play webgunetik eta Eurovisionen YouTubeko kanaletik izango da ikusgai, zuzenean. Herrialdeetako ordezkarien aktuazioez gain, Rockin' 1000 italiar taldea eta Måneskin (Eurovisioneko iazko irabazleak) ere oholtza gainera igoko dira.
Zuzenekoak bukatuta, jaialdian parte hartu duten musikarien aldeko bozketa fasea irekiko da. Gero, herrialde bakoitzeko ordezkariek Turinekin konektatuko dute herritarren bozketaren emaitzaren berri emateko.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.