Gaztea

Musika

Amaiak Ereaga hondartzan joko du larunbatean, Getxoko Jazzaldiaren baitan

B. F. | EITB Media

Musikari nafarrak “Cuando no sé quién soy” disko berria aurkeztuko du Ereaga hondartzako parkinean, 23:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

  • Amaia

    Amaia. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

Amaia musikari nafarrak zuzenekoa eskainiko du Ereaga hondartzan, uztailaren 2an, 45. Getxoko Jazzaldiaren programaren baitan. 22:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera doakoa izango da.

"Cuando no sé quién soy" izeneko bigarren diskoa plazaratu zuen Amaiak maiatzaren 13an. Aurretik, zuzenekoa eskaini zuen Donostiako Kursaalen, eta Gaztean berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.

Amaiaren kontzertuaren bidez, "generoari lotuta ez dauden artistekin jende gaztea erakartzeko bidea zabaldu" nahi dute Getxoko Jazzaldiko antolatzaileek.