Gaztea

Telesailak

Aron Piper Bilbon izango da egunotan Netflixen “El Silencio” telesailaren grabaketan

B. F. | EITB Media

Aitor Gabilondok Netflix plataformarako ekoitzi eta zuzendu duen telesaila da “El Silencio”. Madrilen eta Bilbon grabatuko dituzte sekuentzia gehienak.

  • Aron Piper

    Aron Piper. Argazkia: @aron.piper

Aitor Gabilondo zinegilearen "El Silencio" telesaila grabatzen ari dira egunotan Bilboko kaleetan. Asteartean hasi zituzten filmaketa lanak eta Uribitarte kalearen bueltan grabatuko dituzte Netflixen estreinatuko den telesailaren hainbat sekuentzia.

Aron Piper musikari eta aktorea da telesaileko protagonista. Azkenaldian, sare sozialetan bolo-bolo ibili da aktorearen izena Dua Lipa artistarekin agertzen den bideo bat biral bilakatu ostean.

Twitterreko hainbat erabiltzaileren testigantzaren arabera, Aron Piper Bilboko kaleetatik ikusi dute egunotan.

Piperrez gain, Almudena Amor, Aitor Luna eta Mikel Losada aktoreak ikusiko ditugu "El Silencio" thriller psikologikoan. Gurasoak hiltzeagatik kondena bete ostean kartzelatik atera berri den gazte baten (Aron Piper) istorioa kontatuko du telesailak.