Gaztea

Estreinaldia

Rozalen eta Zea Maysen arteko elkarlan berria, Gazteako Kabian proiektuaren eskutik

B. F. | EITB Media

Bi musikariak Orozkoko Artiñano Etxean bildu ditu Gazteak bi egunez. Bertan, elkarrekin abesti bat konposatu eta jotzeko erronka bota die.

  • Rozalen eta Zea Mays, 'Kabian'en

    Rozalen eta Zea Mays, 'Kabian'en. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Rozalen eta Zea Mays dira Gaztearen Kabian proiektu berriko lehen protagonistak. Orozkoko Artiñano Etxean bilduta, elkarrekin abesti bat egiteko erronka izan dute Rozalenek eta Aiora Renteriak.

Emaitza Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean izango da ikusgai asteazken honetan (ekainak 29).

Abesti berri baten sorkuntza prozesu osoa ikusiko dugu bertan, hasieratik bukaerara. Lanak iraun bitarteko une asko izango dira ikusgai Kabianen lehen ale honetan, artisten gogoetak eta kafearen bueltan izandako elkarrizketak barne.

Rozalen eta Zea Mays

Rozalen eta Zea Mays

Behin kanta amaituta, emaitza erakutsiko digute bi protagonistek, Artiñano baserriko inguru paregabean grabatutako akustikoan.

Gainera, Zea Mays eta Rozalenen abesti ezagunen bertsioak entzungo ditugu, bi artisten ahotsetan.

Galder Izagirrek zuzendutako dokumentalak 15 minutu inguruko luzera izango du. Saioa Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean izango da ikusgai, osorik, ekainaren 29tik aurrera.