Gaztea

Sariak

Bilbao Seriesland jaialdiak Gaztearen "Daniel|a|" telesail digitala saritu du

B. F. | EITB Media

Telesailak aktorerik onenaren saria eta euskal websail onenaren sariak eskuratu ditu. Orotara, 26 herrialdetako 85 websail hautatu dituzte jaialdirako.

  • "Daniel|a|"ren kartela

    "Daniel|a|"ren kartela

Bilbao Seriesland Euskal Herriko websailen festibalak Gaztearen "Daniel|a|" proiektua saritu du, euskal websailik onenaren eta aktorerik onenaren (Gabriel Ocina) garaikurrekin. Sariei esker, datorren urtean Berlineko Die Seriale festibalera bidaiatuko du "Daniel|a|"k.

Urriaren 22an egin zuten jaialdiaren zortzigarren edizioaren gala. Aurten, lehiaketak 26 herrialdetako 85 websail hautatu ditu, eta sei kategoriatan lehiatu dira.

2021eko udazkenean estreinatu zuen Gazteak "Daniel|a|" transmedia proiektua. Hiru podcast, sei ataleko serie digitala eta kontzertu bat izan ziren proiektu berritzaile honen osagaiak.

Nora Alberdik zuzendutako serie digitala da, Mikel Ayllonek idatzitakoa, eta Leire Ormazabal, Iholdi Beristain, Gabriel Ocina eta Irati Agirreazkuenaga ditu protagonista.

Atal guztiak ikusgai daude, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.