Gaztea

Bilbao BBK Live

Arctic Monkeys, 2023ko Bilbao BBK Liven

B. F. | EITB Media

Uztailaren 6, 7 eta 8an izango da datorren urteko edizioa Kobetamendin. Erresuma Batuko taldea da konfirmatu duten lehen izena.

  • Arctic Monkeys

    Arctic Monkeys

Arctic Monkeysek 2023ko Bilbao BBK Liven joko du, jaialdiko antolatzaileek iragarri dutenez. Festibala uztailaren 6, 7 eta 8an izango da Kobetamendin. Erresuma Batuko taldea da jaialdiak iragarri duen lehen kartelburua, eta datozen hilabeteetan betetzen joango da zerrenda, nazioarteko zein bertako izen handiekin.

Berriak ez ditu zaleak ezustekoan harrapatu. Izan ere, duela astebete, BBK Liveko antolatzaileek taldearen The Car disko berriaren azalaren antzeko argazkia igo zuten sare sozialetara, erabiltzaileen alarmak piztuz.

Bonuei dagokienez, Bilbao BBK Livek iragarri du, gaurtik hasi eta azaroaren 1era bitarte, aurreko edizioetan izan direnek sarrera prezio berezian erosteko aukera izango dutela. Bestela, salmenta orokorra azaroaren 2ko 10:00etan zabalduko da, Bilbao BBK Liven webgunean.