Gaztea

Musika

Nafar produktore honek Grammy Latinoen lau izendapen jaso ditu, Sebastian Yatraren “Tacones Rojos”engatik

B. F. | EITB Media

Bilboko BIME jaialdian ezagutu dugu Pablo Rouss. Ekoizpen lanak egiteaz gain, musikaria ere badela deskubritu dugu.

  • Pablo Rouss

    Pablo Rouss. Argazkia: @pablorouss_

Pablo Rouss nafar ekoizlea dago Sebastian Yatraren Tacones Rojos hitaren atzean.

Abestiak eskuratu duen arrakastaz gain, aitortza profesionala ere egin diote; izan ere, Grammy Latino sarietarako lau izendapen jaso ditu ekoizle nafarrak.

Bilboko BIME jaialdian ezagutu dugu Pablo. Bertan, Vanesa Martin, Estopa, Lola Indigo, Belen Aguilera eta beste hainbat artista entzutetsurekin lan egin izan duela azaldu du ekoizleak.

Ekoizpen lanez gain, musikaria ere bada Pablo. ROUSS izenpean, "Ciclos" izeneko estreinako albuma kaleratuko du 2023an. Eta ez da bakarrik etorriko, diskoak Sara Socas rap musikaria, Recycled J, Hens eta beste hainbat artistekin egindako kolaborazioak bilduko baititu.