Gaztea

FESTIBALA

Hemen da Zeid Fest 2023

EITB MEDIA

Hurrengo urteko edizioan, talde eta bakarlari euskaldunak eta Estatu mailakoak izango dira, besteak beste La M.O.D.A, Esne Beltza, Olaia Inziarte eta Samantha Hudson.

  • Zeid Fest 2023.

    Zeid Fest 2023.

Zeid Fest gurera bueltatuko da bigarren urtez, eta gaur bertan jakin ditugu lehenengo 14 konfirmazioak: La M.O.D.A, Gozategi, Zahara, Don Patricio, Nogen, Esne Beltza, Txiltxoko, Samantha Hudson, Kukai, Eñaut Elorrieta, Pirritx eta Porrotx, Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga.

Dida! saioan aurreratu dugunez, festibala 2023ko apirilaren 1ean ospatuko da BEC! aretoan. Sarrerak asteazkenetik aurrera egongo dira salgai festibalaren webgunean, eta irteera prezioa 29 eurokoa izango da.

Kartelaren bigarren zatia eta beste artista konfirmazio asko hurrengo hilabeteetan ezagutu ahal izango ditugu.

GAZTEA, ZEID FESTen IRRATI OFIZIALA

Gaztea izango da Zeid Fest 2023ko irrati ofiziala, eta eduki esklusiboak aurreratuko ditugu, bai irratian zuzenean, baita webgunean eta sare sozialetan ere.

Bihar hasiko den sarreren salmentaren harira, 2 euroko deskontua lortu dezakezu Gaztearen eskutik. Horretarako, honako kode hau sartu beharko duzu sarreren salmenta orrialde ofizialean: GAZTEAZEIDFEST. Deskontua asteazkeneko 20:00ak arte egongo da erabilgarri. Ez galdu aukera!

Kartel osoa.

Kartel osoa.