Gaztea

BIDEO PODCAST

Yoko Ona bideo podcasta bueltan da

EITB MEDIA

Hirugarren denboraldiko lehen atala bihartik aurrera egongo da ikusgai Gaztearen Youtubeko kanalean eta EITBpodkasten.

  • Yoko Ona.

    Yoko Ona.

Yoko Ona Gaztearen bideo podcasta bueltan da. Bihar 09:00etan emitituko da hirugarren denboraldiko lehen atala, Gaztearen Youtubeko kanalean eta EITBpodkasten.

Aurten ere Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador musikariak Ainhoa Vitoria aurkezlearekin batera arituko dira gizarteko gaiak bere ikuspuntu pertsonaletik jorratzen, betiere ukitu feminista batetik.

Halaber, hirugarren denboraldi honetan ere, Andrea Aranburuk emakume sortzaileen proiektuak aurkeztuko ditu.

Bigarren denboraldian bezala, atal bakoitzak gonbidatu bat izango du: June Fernandez arituko da kazetaritzaren inguruan; Olaia Inziarte, harremanen inguruan; eta Leire Vargas, bakardadearen inguruan.

Horiez gain, Amaia Jacksonek ilea jorratuko du; Karmele Gisasolak, kirola; eta Maria Redondok, beldurraren kultura. Azken ataletako gonbidatuak Maialen Goirizelaia (irakaskuntzaren harira) eta Ana Goitia (lodifobiaren inguruan) izango dira.

Denboraldia 8 kapituluz osatuta egongo da, bakoitza 30 minutuko iraupenarekin, eta hamabostean behin emitituko da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea online