Gaztea

AGUR BIRA

Skakeitan taldeak agur esango dio otsailean 15 urteko ibilbideari

EITB MEDIA

Taldearen azken kontzertua Astigarragan izango da otsailaren 11n “Zuekin azken azkena” izenpean.

  • Skakeitan. Argazkia: Arriguri.

    Skakeitan. Argazkia: Arriguri.

Skakeitan taldeak bere azken kontzertua eskainiko du otsailaren 11n Astigarragako Oialume Biltokian. "Zuekin azken azkena" kontzertuak 15 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du, zenbait gonbidaturekin batera.

Taldeak aurreratu duenez, sarreren % 50 baino gehiago saldu dute dagoeneko, eta laster iritsiko dira sold outetara. Horregatik, jarraitzaileei sarrerak ahalik eta lasterren eskuratzeko eskatu diete taldekideek, kontzertura joateko aukera galdu ez dezaten.

Taldeak apirilean iragarri zuen jotzeari utziko ziola, eta agur gisa, "112" kantua grabatu, eta irudiz jantzi zuten bideoklip batean.

Bost disko kaleratu ditu Skakeitan taldeak guztira, eta hainbat taldekidek, hala nola Olatz Salvador teklatu jotzaileak, bakarka ere dihardute.

15 urte horiek "labur" egin zaizkien arren, "mundua aldatzen joan da, eta gu, munduarekin batera. Aldaketa horretan, beste bide batzuk hartzera goaz", azaldu du taldeak.