Gaztea

ITZULERA

Miley Cyrus izango da 2023ko protagonista handienetariko bat

EITB MEDIA

Abeslariak "New Year, New Miley" esaldiarekin iragarri du bere itzulera. Urtarrilaren 13an entzun ahal izango dugu "Flowers" izeneko singlea.

  • Argazkia: @mileycyrus Twitterreko kontua.

    Argazkia: @mileycyrus Twitterreko kontua.

Miley Cyrusek bere comeback handia egingo du 2023an, eta askoren ustez, orain hasi den urtearen protagonista handienetariko bat izango da.

"New Year, New Miley" esaldiarekin iragarri du bere itzulera, eta berehala asaldatu ditu sare sozialak.

Urtarrilaren 13an argia ikusiko du "Flowers" deituriko singleak, eta Twitterreko erabiltzaile asko konturatu dira singlea aterako duen data bat datorrela Liam Hemsworth Cyrusen senar ohiaren urtebetetze egunarekin. Kointzidentzia hutsa al da, ala nahita aukeratu du egun hori?

Abeslariak bere Twitterreko kontuan plazaratutako aurrerapen bideo labur batean entzun ahal izan ditugu kantuaren lehenengo doinuak eta letraren zati bat. "I can love me better, baby" entzun daiteke bideo horretan, eta ahalduntzearen inguruko kantua izan daitekeenaren ideiak indarra hartu du.

Cyrusek indartsu hasi du 2023.urtea. Abeslaria NBC telebista-kate estatubatuarrean urteari hasierako emateko arduraduna izan da. "Miley's New Year's Eve Party" programan bere kantuak eta ezagunak diren beste abesti asko kantatu zituen. Halaber, gonbidatu bereziak izan zituen, hala nola Sia, Paris Hilton eta Dolly Parton.

Disneyko izarrak 2020an kaleratu zuen Plastic Hearts bere azken diskoa, eta 3 urteren ondoren, munduko zerrendak astintzera bueltatu da.