Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Harry Styles izan da gaueko hirugarren protagonista, disko onena eta pop album onenaren sariak eskuratuta.
Beyoncé, 2023ko Grammy Sarietan
Bart ospatu dute, Los Angelesen, musikaren munduko sari banaketa garrantzitsuenaren gala. Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, Crypto.com Arenara bertaratu direnek LIZZO, Harry Styles eta Sam Smithen zuzeneko ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute.
Sariei dagokienez, Beyoncé izan da gaueko erregina. Izan ere, Grammy Sarien errekorra hautsi du: 32 garaikurrekin, Akademiak gehien saritu duen artista da estatubatuarra. Aurten jasotako zortzi izendapenetatik lau sari eraman ditu: R&B abestia, Dance grabaketa, R&B interpretazioa eta Dance/Elektronika albumik onena.
Hala ere, sari potoloetan kale egin du artistak, hainbat izendapen zituen arren. Zaleen arreta deitu du datuak, askotan izendatu duten arren, behin baino ez baitu irabazi sari handietako bat (2010ean, "Single Ladies" abestiari esker).
Errekorrak errekor, Beyoncék gaueko anekdota utzi du. Jaso dituen lau sarietatik hiru baino ez ditu hartu eskuartean, berandu iritsi baita antzokira, Los Angeleseko auto ilara erraldoi batean harrapatuta gelditu baita.
2022ko disko onenaren saria Harry Stylesen Harry's House lanak eraman du, baita pop album onenarena ere. Artista berri onenarena Samara Joyren eskuetan erori da eta urteko abestirik onenarena Bonnie Raittenetan ("Just Like That").
Bad Bunnyk zuzeneko ikuskizuna eskaini du gala hasieran, eta disko urbanorik onenaren Grammya jaso du, Un verano sin tiri esker.
Rosaliak ezin izan du galara joan, baina etxetik jaso du album latino alternatiborik onenaren saria. Bere sare sozialetan ikusi dugunez, kataluniar artistak ohetik jarraitu du estatubatuar Akademiaren festa handia.
Sarituen zerrenda
Disko onena: Harry's House, Harry Styles
Artista berri onena: Samara Joy
Abesti onena: "Just Like That", Bonnie Raitt
R&B abesti onena: R&B: "Cuff It", Beyoncé
Urteko grabaketa onena: About Damn Time, Lizzo
Pop album onena: Harrys House, Harry Styles
Dance/elektronika album onena: Renaissance, Beyoncé
Musika urbanoko album onena: Un verano sin ti, Bad Bunny
Rap album onena: Mr. Morale & the Big Steppers, Kendrick Lamar
Country album onena: A Beautiful Time, Willie Nelson
Rock latino edo rock alternatibo album onena: Motomami, Rosalía
Pop latino album onena: Pasieros, Rubén Blades & Boca Livre
Album tropikal onena: Pa'lla Voy, Marc Anthony
Bakarkako interpretazio onena: "Easy on Me", Adele
Talde interpretazio onena: "Unholy", Sam Smith ft. Kim Petras
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.