Gaztea
Sare sozialak
Dulceida influencerrak antolatutako sari banaketaren gala martxoaren 9an izango da, Madrilen.
Jon Kareaga. Argazkia: @jonkareaga
Jon Kareaga eta Telmo Trenado zumaiar influencerrek Idolo Sarietako izendapen bana jaso dute. Lehenengoak Kontzientzia Sozialaren kategoriaran nominatu dute eta, bigarrena, Stay True kategorian.
Influencer gisa zein Bask Brand arropa markarekin egindako lana aitortu diote Kareagari izendapenarekin. Beste hainbat sektoretako aurpegi ezagunak sartu dituzte kategoria berean: Henar Álvarez umoregilea, Feministra Ilustrada influencerra eta Croquetamente aktore eta influencerra.
Telmo Trenadoren kasuan, Stay True kategoriarako izendatu sartu dute, Gersanc, Luc Loren eta Melo Morenorekin batera.
Dulceida influencer kataluniarren agentziak antolatzen ditu Idolo Sariak. Aurtengo edizioaren gala Madrilgo Principe Pio antzokian izango da, martxoaren 9an.
Aipatutako kategoriaz gain, sare sozialetan musika, moda, teknologia, umorea eta beste hainbat esparrutako edukiak sortzen dituzten pertsonak sarituko dituzte.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.