Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Gipuzkoar bandak sare sozialetan eman du etenaren berria. Gainera, azken kontzertu bat joko dutela aurreratu dute: 2024ko otsailaren 3an izango da, Bilbao Arenan.
Huntza. Taldearen agur bideotik ateratako irudia
Huntza taldeak etenaldi mugagabe bat egiteko erabakia hartu duela iragarri du. Hamar urteren ostean utziko dute oholtza, 2024ko otsailaren 3an Bilbao Arenan egingo duten "jai erraldoi" batekin.
Bide luze honetan bidaide izan dituzten zale guztiekin eskertuta agertu dira taldekideak, Instagram kontuan publikatu berri duten bideoan.
Prentsa oharrean azaldu dutenez, Bilboko Alde Zaharrean hasi eta euren musikak "Euskal Herri osoan barrena edota euskara entzuten ez den txoko askotara eraman" ditu.
Uzteko erabakiari dagokionez, zaila izan dela argitu dute, baina "bihotzak baino, buruak eta gorputzak" eskatuta hartu dutela ebatzia. Zaleentzat, esker oneko hitzak besterik ez; hori izan baita "ederrena, eta gehien asebete" dituena.
Azkena balitz bezala
Azken dantza, aipatu bezala, 2024ko otsailaren 3an izango da, Miribillako Bilbao Arenan. 'Azkena balitz bezala' izeneko kontzertu berezia eskainiko dute, eta laster izango dugu zitaren inguruko xehetasun gehiago. Dakigun bakarra honakoa izango da: gonbidatuz lepo dator hitzordua eta "festa kutsuko kontzertua" izango da.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen, 25 (harmailetakoak) eta 28 (pistakoak) euroan.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.