Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Iruñeko bandak 24 urte eman ditu oholtza gainean. Euren areto kutunetan egingo dute agur bira.
El Columpio Asesino. Argazkia: @elcolumpioasesinooficial
El Columpio Asesino taldeak jotzeari utziko diola iragarri du bart.
Badoaz, azalpenik eman gabe. Izan ere, prentsa oharrean azpimarratu dutenez, denok nabaritzen dugu gure bizitzetan "noiz den zerbait utzi eta amaitu dela onartzeko momentua", eta ez dugu azalpen gehiagorik behar.
1999an sortu zen taldea, Iruñean, Albaro eta Raul Arizaleta anaiek, Unai Medinak eta Xabier Ibero "Txibe"k. Urtebete beranduago, Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi zuen bandak, seikotea osatuta.
24 urteko ibilbidean, sei disko luze eta bi EP publikatu dituzte iruindarrek. Hainbat abesti gogoangarri utzi dituzten arren, "Toro" da bandaren hit eztabaidaezina. Dantzalekuetako ereserkiaz gain, abestiaren bideoklip ofizialak sei milioitik gora bisita ditu YouTube plataforman.
Euren areto kutunetan egingo dute 'Amarga Baja' deitu duten agur bira. Eta El Columpio Asesioren estiloan agurtuko dute publikoa, "gaua izerditzen eta gaua maitatzen".
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.