11:12

Gaztea

Jaialdiak

Bilbao BBK Live Herrian eta Hirian: Bilbo, Mungia eta Lekeitio musikaz blaituko dira ekainean

B. F. | EITB Media

Lekeition (ekainak 3), Mungian (ekainak 10) eta Bilboko Basurtu auzoan (ekainak 17) izango dira zuzenekoak. Besteak beste, Bengo, Nøgen, Ben Yart, Ezpalak, Los Chikos del Maiz, Nena Daconte eta Raimundo el Canastero igoko dira oholtza gainera.

  • Bilbao BBK Live

    Bilbao BBK Live

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kobetamendiko hitzordua baino lehenago, musikaz gozatzeko aukera emango du Bilbao BBK Livek. Ohiko Hirian eta Bereziak formatuez gain, herrietara ere iritsiko dira aurten, Bilbao BBK Live Herrian izeneko ekimenarekin.

Lekeition (ekainak 3), Mungian (ekainak 10) eta Bilboko Basurtu auzoan (ekainak 17) izango dira zuzenekoak. Besteak beste, Bengo, Nøgen, Ben Yart, Ezpalak, Los Chikos del Maiz, Nena Daconte eta Raimundo el Canastero igoko dira oholtza gainera.

Zuzenekoak hainbat oholtzatan banatuko dira, eta doakoak izango dira guztiak.

Bilbao BBK Live Hirian: Basurtu (ekainak 17)

Aiko El Grupo

Airu

Ben Santana

Brava (Live)

Los Chikos del Maíz

Chucho

Depresión Sonora

Kaidara

Kiliki Frexko DJ Set

Laura Sam y Juan Escribano

Miravalles

Mirua

Nena Daconte

Nerve Agent

Raimundo El Canastero

Gabriel Ríos

Simona

Vatocholo

Amaia Yaniz

Bilbao BBK Live Bereziak (uztailak 6, 7 eta 8)

Gainera, Bilbao BBK Liveko Bereziak ekimenaren baitan, doako hainbat kontzertu programatu dituzte Bilboko kaleetan.

Ostegunean, uztailak 6, Queralt Lahozen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da. Ostiralean, uztailak 7, 31 FAM, Ciutat, Derek V. Bulcke, Los Fresones Rebeldes, Hidrogenesse eta Saramalacara arituko dira oholtza gainean. Larunbatean, uztailak 8, Ángel Stanich, Bandalos Chinos, Centavrvs, Juicy Bae, Quitapenas Colectiva eta Sonoras Mil izango dira protagonista.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea online

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean