Gaztea

Musika

Bulegok “Aldatu Aurretik” diskoa kaleratuko du abenduaren 4an

B. F. | EITB Media

Gurean estreinatuko dute lan berriko lehen singlea, irailaren 21ean, “Gu” saioan.

  • Bulego

    Bulego. Argazkia: David P. Nuñez

Bulego taldeak disko berria kaleratuko duela iragarri berri du.

Abenduaren 4an izango dugu eskuartean Aldatu Aurretik izeneko lana, taldeak bere sare sozialetan publikatu duenez.

Disko berriko lehen alea Gaztean entzun ahal izango duzue, esklusiban, "Gu" saioan.

Irailaren 21ean, arratsaldeko 17:30ean, Bulegoko kideak estudioan izango ditugu LP berriko lehen singlea aurkezten.

Erdian Oraina estreinako diskoaren arrakastaren ostetik dator bigarren lana, ia bi urte beranduago. Tartean, hamaika zuzeneko eta "Gure Bizitzako Lehen Bira" dokumentalean ikusi ditugu gipuzkoar bandako kideak.