11:55

Gaztea

Telebista

Leire Martinez, Kiliki Frexko eta Klara Mendizabal, ETB1eko “Ztanda” saioko epaimahaikide

Gaztea | EITB Media

Euskal Herriko abeslari onena bilatuko dute ETB1eko lehiaketa berrian. Hamahiru lehiakidek hartuko dute parte, eta Barbara Goenaga eta Iker Villa izango dira saioko aurkezleak.

0:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hilabete honetan grabatuko da "Ztanda", ETB1eko talent lehiaketa berria.

13 lehiakidek hartuko dute parte eta garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere; batzuk jatorrizko bertsioan eta beste batzuk eguneratuta.

Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztuko dute "Ztanda". Eta ez dira saioan ikusiko ditugun aurpegi ezagun bakarrak, epaimahaia ere sekulakoa izango baita.

Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Kiliki Frexko (Chill Mafia) eta Klara Mendizabal sopranoak epaituko dute lehiakideen lana.

Programa bakoitzean bi kanta abestu beharko dituzte, eta astez asteko kanporaketa gaindituz gero, finalera iritsiko dira. Astero gai edo euskal musikagintzaren aro bat izango dute ardatz. Hala, hamarkada ezberdinetan musikaren ikur izan diren talde eta abeslarien doinuez gozatzeko aukera izango da ETB1eko saioan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean