Gaztea

Gau beltza

Halloween gauerako planik gabe? Zatoz Gaztea Gauera!

Gaztea | EITB Media

Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren astearen baitan, Gaztea Gaua ospatuko dugu urriaren 31n. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da, 19:00etatik aurrera.

  • Kalabazak, Halloween gauean

    Kalabazak, Halloween gauean. Argazkia: iStock

Urriaren 31n, Gaztea Gaua hartuko du Donostiako Victoria Eugenia antzokiak, Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren astearen baitan.

Arratsaldeko 19:00etan hasita, festa paregabea prestatu dugu, Jon Gotzon Aldaparenak aurkeztutako ekitaldian. Gauari hasiera emateko, mozorro lehiaketa egongo da, FNACen sari sortarekin.

Gero, "Karusell" beldurrezko filmaren proiekzioaz gozatzeko aukera izango da. Sarrera librea da, aforoa bete arte.

Halloweenerako plan bila? Urteko gaurik beldurgarriena konpainian pasatu nahi? Zatoz Gaztea Gauera!