Gaztea
Bilbao BBK Live
Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy eta Underworld, 2024ko Bilbao BBK Liven
Agentziak | EITB Media
Parcels, Khruanhbin, Sen Senra, El Columpio Asesino, Ezra Collective, Ralphie Choo, Noname, Zea Mays, Nerve Agent eta Queralt Lahoz ere Kobetamendin izango dira, uztailaren 11tik 13ra.
-
Jungle. Argazkia: @jungle4eva
Bilbao BBK Livek iragarri ditu 2024ko ediziorako lehen izenak.
Kartel buruen artean, Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy eta Underworld taldeek astinduko dute Kobetamendi, uztailaren 11tik 13ra.
Aipatutako izen entzutetsuez gain, beste 24 talde eta bakarlariren izenak dakizkigu dagoeneko: Parcels, Khruangbin, Alvvays, Ezra Collective, Mulatu Astatke, Los Bitchos, Folamour AV, Sen Senra, Death fron Above 1979, Overmono live, JPEGMAFIA, Noname, Ralphie Choo, Jordan Rakei, Floating, Cymande, Jimena Amarillo, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Queralt Lahoz eta Nerve Agent.
Euskal jatorriko taldeek ere izan dute euren lekua jaialdiaren lehen iragarpenean. 2024ko edizioan, Zea Mays, El Columpio Asesino, Shinova eta Airuren zuzenekoez gozatzeko aukera izango dugu.
Sarrerak
Azaroaren 29tik abenduaren 1era arte, bonua prezio berezian erosteko aukera egongo da jaialdiaren webgunean. Salmenta orokorra, ostera, abenduaren 1eko 10:01ean hasiko da, eta epeka ordaintzeko aukera izango dute erosleek.