Gaztea
Sare sozialak
‘OT’ko Ruslana, Britney sindromea eta emakume musikari gazteen sexualizazioa
B. F. | EITB Media
Operación Triunfoko Ruslana lehiakideak emakume musikari gazteen kosifikazioaren inguruko eztabaida piztu du.
-
Ruslana, Aitanaren "Miamor" abesten
OT (Operación Triunfo) fenomenoaren baitako azken eztabaida da emakume musikari gazte kosifikatuarena. Ruslana lehiakidearen aste honetako adierazpenek eta artistari esleitu dizkioten azken abestiek jarri dute polemika mahai gainean.
Izan ere, 18 urteko lehiakideak dantza sentsualez lagundutako pop hitak (Nathy Pelusoren "Salvaje", Channelen "SloMo" eta Aitanaren "Miamor") abestu behar izan ditu azken asteetan. Dantzari trebea dela sarritan erakutsi duen arren, artista gisa bestelako nahi batzuk dituela adierazi du egunotan.
ruslana: me gustaria… contar algo, transmitir… porque yo soy energia y se que tengo algo aqui que me hace moverme, que me hace querer estar encima de un escenario #OTDirecto23E pic.twitter.com/7r3OkhvezS
— bea ¿ (@jenklore) January 23, 2024
Ruslanak berak hainbat aldiz azpimarratu duenez, ez da gustura sentitzen saioak berarentzat eraikitako artista moldearekin eta halakoak entzun ditugu bere ahotik: "Ez dut Aitana berri bat izan nahi" eta "salgai dagoen goxoki bat baino gehiago naiz, badut zer kontatu eta beste zerbait kontatu nahi dut".
Saioak beretzat aukeratu dituen aktuazio motaz gain, irakasleek emandako gomendioez ere kexatu kanariar artista. Bada, karga sexual handiko dantza baten bitartez "inozente" agertzeko eskaera egin diote.
este vídeo de ruslana madreando mientras su profesora le hace GASLIGHTING pic.twitter.com/zPKpMcNFYR
— caro chiara favorita (@swarklore) January 18, 2024
OTko zale asko kezkatuta agertu dira sare soziletan, 18 urteko neskari inposatu nahi dioten estereotipoaren (pop abeslaria, dantzaria, sentsuala) aurrean. Horietako batzuk Ruslana Britney sindromearen biktima gisa (emakume musikari gazteak produktu bihurtzeko sexualizazio prozesua) identifikatu dute, artistaren nahien gainetik dagoen industria eta merkatu ikuspegia salatuz.
El pase de Ruslana me ha dado una pena... Está cansada, triste, sin voz, incómoda y frustrada. Me da la sensación de que ya se la han cargado, han tensado la cuerda demasiado, llevan 2 meses exigiéndole de más a una niña rockera para hacerla un producto pop sexual.#OTDirecto18D
— ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿(¿¿¿) (@DeliaGrimmjow) January 18, 2024
Gaiari lotuta, lehiaketako epaimahaiaren erabakiak hautsak harrotu zituen asteleheneko galan. Izan ere, askoz dantza xumeagoa eta exijentzia maila baxuagoa zuen Juanjo lehiakidea salbatu eta Ruslana nominatzea erabaki zuten epaimahaikideek.
acaban d nominar a ruslana y ha pasado juanjo.. no diré más q esto #OTGala8
— recacha¿ (@xrosoloveogris) January 22, 2024
pic.twitter.com/7ckzjO8fGz