Gaztea

Sare sozialak

X-ko audio eta bideo deien funtzio berria: Arriskutsua al da? Nola desaktibatu?

B. F. | EITB Media

Hainbat erabiltzailek salatu dutenez, funtzio berri honen bitartez erabiltzen ari garen gailu elektronikoaren IP zenbakia jakin daiteke.

  • X

    X

X sare sozialak funtzio berri bat garatu du: bideo eta audio deiak egiteko eta jasotzeko aukera. Berez aktibatu da, X aplikazioko perfil guztietan. Aurrerapausoa dirudien arren, erabiltzaileek letra txikia salatu dute azken orduetan: funtzio hau aktibatuta dugula, dei bat egin edo jasotzen dugunean gure IP zenbakia (gailuaren identifikatzailea) erakusten da.

Gailu baten IP zenbakia ezagutzeak gailua bera (eta erabiltzailea) miatu eta leku konkretu batean kokatzeko balio dezake.

Sare sozialetan kontaktu gisa ditugun erabiltzaileei informazio hori jasotzea gehiegizkoa dela eta datuen babesa urratzen duela salatu dute hainbat erabiltzailek.

Gainera, errepresiorako politikorako tresna gisa erabili daitekeela aurreratu dute hainbat adituk.

Nola desaktibatu

Audio eta bideo deiak blokeatzeko, honako pausoak jarraitu behar dituzu.

Sartu X-ko ezarpenetan. Bertan, egin klik 'Segurtasuna eta pribatutasuna' aukeran. Gero, sartu 'Mezu Zuzenak' aukeran eta desaktibatu (aktibatuta agertuko zaizu) 'Audio eta bideo deiak aktibatu' aukera.

X-ko ezarpenak

X-ko ezarpenak