Gaztea

Musika

Amorante, Bulego, Ezpalak, IZARO eta ZETAK, MIN Sarietarako izendatuen artean

B. F. | EITB Media

Etxepare Euskal Institutuaren euskarazko disko onenaren sarirako hautagaiak dira. Belako, Chica Sobresalto eta Ben Yart ere badaude beste kategoria batzuetako izendatuen artean.

  • Ezpalak

    Ezpalak. Argazkia: @holyfiredesignstudio

Amorante, Bulego, Ezpalak, IZARO eta ZETAK taldeak dira 2024ko MIN Sarietako euskarazko disko onenaren sarirako izendatuak.

Etxepare Euskal Institutuak babestutako saria apirilaren 17an banatuko da Zaragozan, gainontzeko guztiekin batera, MIN Sarien 16. edizioko galan.

Aurtengo proposamenen artean badaude beste hiru euskal herritar: Chica Sobresalto (urteko abesti onena eta produkzio onena), Ben Yart (musika urbanoko grabaketa onena) eta Belako (rock disko eta diseinu grafiko onena).

Izendatuak

Radio 3ek babestutako urteko abestiaren kategorian, Baiuca eta Alba Reche, Chica Sobresalto, Ginebras, La La Love You eta Tanxugueiras dira aukeratuak.

Disko onenaren sailean, Cala Vento, Robe, shego, Valeria Castro eta Xoel López dira izendatuak.

Pop album onenari dagokionez, Aiko el Grupo, Carlangas, Christina Rosenvinge, Ginebras eta Xoel Lopezek osatu dute zerrenda.

Rock disko onenaren garaikurra jasotzeko lehiatuko dira Belako, Cala Vento, La Paloma, Robe eta Triángulo de Amor Bizarro.