Gaztea

Sariak

Bulegoren ‘Aldatu Aurretik’, Aitana, Lola Indigo eta Ana Menaren diskoekin lehian

B. F. | EITB Media

Espainiar Musika Akademiaren lehen sari banaketarako izendatuta daude gipuzkoarrak, pop disko onenaren kategorian.

  • Bulego

    Bulego. Argazkia: David P. Nuñez

Espainiar Musika Akademiak Bulegoren Aldatu Aurretik diskoa izendatu du, pop album onenaren kategorian, elkarteak banatuko dituen lehen sarietarako. Kategoria berean daude Aitanaren Alpha, Ana Menaren Bellodrama, Lola Indigoren El Dragon eta Nena Daconteren Casi perfecto.

Sortu berri den Musika Akademia elkarteak antolatutako lehen sari banaketa da aipatutakoa. Aurkeztu dituzten 2.629 proposamenen artean 200 finalista aukeratu zituzten epaimahaiko kideek, 48 kategoriatan banatuta.

View this post on Instagram

A post shared by Academia de la Música de España (@academusica)

Finalistak aurkeztuta, Akademia osatzen duten 800 kideek izango dute azken hitza. Sari banaketaren data ezezaguna da oraindik.

Aitana, Arde Bogotá eta Guitarricadelafuente, María José Llergo, Quevedo eta Silvia Pérez Cruz dira urteko artistaren kategoriako izendatuak. Album onenarenean, ostera, Alizzzen Boicot, Arde Bogotáren Cowboys de la A3, María José Llergoren Ultrabelleza, Roberen Se nos lleva el aire, Rodrigo Cuevasen Manual de romería eta Silvia Pérez Cruzen Toda la vida, un día daude.

Kontsultatu hemen kategoria guztietako izendatuak.