Gaztea

Musika

Trueno argentinar artistak itxiko du Gasteizko Jazz Jaialdia

B. F. | N. V. | EITB Media

Freestyler argentinarrak uztailaren 21ean joko du Mendizorrotzan, Gasteizko Jazz Jaialdiaren 47. edizioari amaiera emateko.

  • Trueno

    Trueno

Trueno artista argentinarrak E. U. B. izeneko laugarren diskoa aurkeztuko du uztailaren 21ean, Gasteizen. Mendizorrotzan izango da, Vitoria-Gasteizeko Jazz Jaialdiaren 47. edizioaren baitan, sarrera propioarekin (jaialdiko abonutik kanpo).

2020ean ezagutu genuen Trueno, Atrevido izeneko debutarekin. Disko horretan, Bizarrap eta Nicki Nicolekin elkarlanean egindako "Mamichula" aurki daiteke, urte horretan nazioarteko zerrendak astindu zituen kanta.

2022an, estudioko bigarren albuma kaleratu zuen, J Balvin, JID, Duki, Tiago PZK, Nathy Peluso eta Victor Herediaren tamainako artistaz inguratuta.

Sarrerak 35 euroan daude salgai, hemen.

Uztailaren 15etik 20ra bitarte, jazz jaialdiak Chucho Valdés, Michel Camilo & Tomatito, Cécilo McLorin Salvant, Pablo M. Caminero eta Niño de Elche artistak hartuko ditu.