Akabo bakea

Elkarrizketa

Amaia Artetxe hobeto ezagutu nahi?

Luzia Zugadi | eitb.com

Bermeoko kazetaria biluztu dugu Gaztean, "Akabo Bakea" saioko estudiotik kanpo nolakoa den ezagutzeko.

"Akabo Bakea" saioak denboraldia bukatu du, baina Amaia Artetxek ez du udan oporrik hartuko. Izan ere, Julen Telleria eta Julian Iantzi lagun dituela, "Dida Fresh" saioa gidatzeaz arduratuko da, datorren astetik aurrera.

Aurretik, Amaia biluzteko ahalegina egin dugu, barrutik nolakoa den ezagutzeko irrikaz geundelako, eta titular ederrak eman dizkigu Bermeoko ile-horiak.

Kostaldekoa dela argi utzi digu Artetxek; besteak beste, ur gaziaren zaporea gustuko duelako, eta haren ustez, jairik onena Bermeoko Arrantzale Eguna delako. Baina, hori gutxi ez, eta gau erromantiko bat norekin pasatuko lukeen ere aitortu digu.

Hona hemen Amaia Artetxeri egindako galdeketa:

Abesti bat: Aloe Blaccen "The man"

Musika talde bat: The Black Keys

Bidaiatzeko leku bat: Ibiza

Edari bat: mojitoa

Amets bat: munduari bira ematea

Zapore bat: ur gaziarena

Jaialdi bat: Bilbao BBK Live

Bizio bat: lo egitea

Pelikula bat: La vida es bella

Festa bat: Bermeoko Arrantzale Eguna

Zure maitale platonikoa: Leonardo DiCaprio

Gorroto duzun zerbait: zintzotasun falta

Aitorrezina den desio bat: ez dakit ezer gordetzen, dena aitortzen dut

Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat? Nire mutilarekin

Irla batera eraman beharreko hiru gauza: janaria, almohada eta maitasuna

Uda ala negua: uda

Mendia ala hondartza: hondartza

Ardoa ala garagardoa: ardoa

Negar egin duzun azken aldia: buf! Sarritan egiten dut negar

Inoiz egindako zorakeriarik handiena: seguruenik Gaztean zuzenean esandako zerbait!

Ohean pijamarekin ala biluzik: pijamarekin

Tanga, kuleroak ala ezer gabe: Kulero txikiak nahiago

Goian ala behean: behean