X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Izaroren gomendioa

Pinpilinpussies: izerdiz blaitzeko zuzenekoak eta baladak, Durango eta Bartzelonatik

Ane Barcena durangarrak eta Raquel Pagès bartzelonarrak osatzen dute Pinpilinpussies. Izarok bikotearen musika gomendatu du "B Aldea"n.

  • Pinpilinpussies

    Pinpilinpussies. Argazkia: @pinpilinpussies

    19:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pinpilinpussies bikotea gomendatu du Izarok "B Aldea"n, bere asteroko tartean. Ane Barcena durangarrak eta Raquel Pagès bartzelonarrak osatzen dute duela lau urte sortutako taldea.

2020an plazaratu zuen Pinpilinpussiesek bere lehen diskoa, "Fuerza 3" izenekoa. Azken hilabeteotan, hainbat single publikatu dituzte, eta Izarok aurreratu duenez, 2022ko otsailerako aterako dute bigarren lan luzea.

Taldearen bilakaera sekulakoa izaten ari da. Izan ere, Budapesten jo berri dute eta 2022ko Primavera Sounden izango dira.

Pinpilinpussiesen "Balada #1", "Erre" eta "John Berger" abestiekin osatu dute tartea Izarok Andresek eta Julen Idigorasek.