X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Pasadena: "Betidanik egin nahi izan dugu proiektu bat elkarrekin, hasieratik guztiz partekatutako zerbait"

Jon Basaguren eta Libe Garcia de Cortazar "B Aldea"n izan dira, "Pasadena" diskoa aurkezten.

  • Pasadena

    Pasadena

    25:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pasadena taldeko Jon Basaguren eta Libe Garcia de Cortazar "B Aldea"n izan dira. Bikoteak "Pasadena" diskoa aurkeztu berri du, eta proiektuaren sorreraz aritu dira bi kideak Julen Idigorasekin.

Jon eta Libe Izaki Gardenakeko kideak dira, baina aspaldidanik izan dute elkarrekin proiektu bat hasieratik sortzeko gogoa. "Sinpletasun"etik abiatuta ekin diote abentura berri honi, "gauza oso ikusgarririk gabe, soiltasunari garrantzia emanez".

Elkarrekin abesten uste baino gusturago sentitu direla aitortu dute taldeko bi kideek. "Pasadena" diskoaren sorkuntza prozesuaz, pandemian bizitakoaz eta abestiek jorratzen dituzten gaiez aritu dira Pasadenako bi kideak.