B Aldea
Elkarrizketa
Ezpalakek sei elkarlan plazaratuko ditu egunotan, ‘Baserrian Zuzenean’ izeneko formatuan
Eñaut Gaztañagak "B Aldea"n azaldu duenez, "Kolpatu Topatu" diskoko sei abestiren bertsioak grabatu dituzte, sei musikari baserri batetara gonbidatuta.
-
Ezpalak eta Joseba Irazoki. Youtubeko bideo batetik ateratako irudia
10:34 min



Ezpalak taldeko Eñaut Gaztañaga "B Aldea"n izan da, 'Baserrian Zuzenean' izeneko proiektua hizpide. Taldekideek "Kolpatu Topatu" diskoko sei abestiren bertsioak grabatu dituzte, zuzenean eta artista gonbidatuekin, Gaztañagaren amonaren baserrian.
Joseba Irazoki, Belako eta Lukiek taldeko Josu Ximun eta Sua taldeko Ane Barrenetxea pasatu dira baserritik, besteak beste. Abestiez gain, baserriko zuzenekoak bideoan grabatu dituzte eta Youtuben publikatuko dituzte datozen egunetan.