X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

“Desorekan Euskarri” single bikoitza, BÑTen lehen proiektua

Beñat Eizagirre ondarroarraren bakarkako proiektua da BÑT. Itxialdian sortu zuen kaleratu berri duen single bikoitza.

  • "Desorekan Euskarri"

    "Desorekan Euskarri". Argazkia: @benateizagirre_

    9:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

BÑT Beñat Eizagirre ondarroarraren proiektu musikala da. 18 urteko musikariak Desorekan Euskarri izeneko single bikoitza kaleratu berri du.

Aurretik, Dena taldeko abeslari bezala ezagutu dugu Eizagirre. Orain, baina, taldean jarraitzeaz gain bakarkako proiektuari ekitea erabaki du.

Itxialdian hasi zen musika egiten, etxean. Zuzeneko musikaren faltan, "etxean entzuteko moduko" abestiak sortzen hasi zen. Proiektuaren etorkizunean pentsatu ez duen arren, estudiora bideratutako lana izan da Desorekan Euskarrin egin duena. Hala ere, Dena taldearekin aurrera egiteko asmoa duela azaldu du "B Aldea"n.