X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Doluaren faseak eta udergroundaren festa elektronikoa, Sega Sound Killersen bigarren diskoan

Eneko Lusarri "B Aldea"n izan da, "Dolu" izeneko bigarren lan luzea aurkezten.

  • Sega Sound Killers

    Sega Sound Killers. Taldearen Facebook profiletik ateratako argazkia

    20:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sega Sound Killers taldeko Eneko Lusarri "B Aldea"n izan da, "Dolu" izeneko bigarren diskoa aurkezten. Diskoa estreinatu berritan, aurkezpen birari ekingo diote laster.

Lusarrik azaldu duenez, doluaren kontzeptuaren eta samina arintzeko igaro beharreko faseen inguruan hausnartu dute lan berria sortzeko orduan. "Iluntasunetik argirako" bidaia izan da sorkuntza prozesua, baita diskoa bera ere. "Musikala da bizi dugun dolua, kultur mailan sekulako dolua bizitzen ari gara", esan du elkarrizketatuak.

Musikarien lanaren atzetik, teknikariena, kontzertuetako antolatzaileena eta beste hainbat pertsonen lana dagoela aldarrikatu nahi du taldeak. Gainera, Euskal Herriko eszena undergroundaren aldarri gisa planteatu dute azken lana: "Taldekide denak hasi gara underground kulturan, gaztetxeetan eta leku txikietan jotzen, eta hori galtzen ari dela ikusten dugu".

Ohiko soinu elektronikoez gain, kolaboratzaileen ahotsak ere entzun daitezke "Dolu"n; izan ere, Koldo Soret, Sara Zozaya eta beste hainbat artista izan dituzte bidaide.