X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Vulk: "Musika euskaraz egitea erabaki politiko bat da, kontzientea ala inkontzientea izan arren"

Jangitz Larrañaga taldekidea "Vulk Ez Da" diskoaz eta aurkezpen biraz aritu da "B Aldea"n.

  • Vulk

    Vulk. Argazkia: Xabier Ojinaga

    20:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jangitz Larrañaga, Vulk taldeko bateria-jotzailea, "B Aldea"n izan da "Vulk Ez Da" disko berria aurkezten.

Larrañagak azaldu duenez, atera berri duten lan luzeak oso harrera ona izan du. Aurreko diskoaren "ildo berdina" jarraitzen badu ere, taldean aldaketa nabarmenak izan dira azkenaldian.

Hasteko, aurretik zegoen bateria-jotzaileak taldea utzi eta Jangitzek hartu zituen Vulken makilak. Gainera, disko berriko kanta guztiak euskaraz abesten dituzte, "erabaki politiko gisa".

Diskoa analogikoan eta zuzenean grabatu dute, estudioan bertan denek elkarrekin jotzen. Gero suertatu zitzaien "Vulk Ez Da" izeneko ikus-entzunezko pieza grabatzeko aukera. Hiru bideotan, erdi zuzenekoa, erdi dokumentala den produktua osatu dute, eta Zinebi jaialdian aurkeztu.

Proiektua argitaratu ostean, "B Aldea"ko Behekaldean izan genuen laukote bilbotarra, Militantzia Sutsua zuzenean jotzen.