X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Huts: "Amaierako mezua da, garai txarra izanda ere, atera gaitezkeela"

Igor Cuesta eta Mikel Becerra “B Aldea”n izan dira, “Krater” izeneko diskoa aurkezten.

  • "Buklean" abestiaren bideoklipa

    "Buklean" abestiaren bideoklipa. Argazkia: YouTube

    18:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igor Cuesta eta Mikel Becerrak Huts taldearen "Krater" izeneko diskoa aurkeztu dute "B Aldea"n. Trapagarango taldea Gaztea Maketa Lehiaketako finalista izan zen 2017an.

Ekoizpena Desakato taldeko Pablo Martinezek egin die, eta emaitzak ingurukoak pozik utzi dituela azaldu dute Cuestak eta Becerrak.

Bidean aurkitzen diren zuloek eta pandemiak sortutako hutsuneek pisu handia dute diskoan, baita ezinegon egoera horretatik irteten ari garela iradokitzen duen tonu argiago batek ere.