X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

‘Tontipop’aren bigarren olatua: erdeinuaren birjabetza eta ironiaren iraultza

90eko hamarkadako pop estilo berezi honen itzuleraz aritu da Ainhoa Vitoria, Ginebras, Las Dianas, Cariño eta Lisasinson taldeen musikaren bitartez.

  • Ginebras

    Ginebras. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

    23:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

90eko hamarka sortu zen 'tontipop' delako generoa, Los Fresones Rebeldes eta Meteosat bezalako taldeen eskutik. Espainiar talde horiek Erresuma Batutik zetorren 'sweet pop' edo pop gozotik edan zutela azaldu du Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n.

Batik bat emakumeek egindako musika arina zela kontuan izanda, 'tonti' aurrizkiaren izaera matxistaz aritu dira Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoria, baita egungo taldeek kontzeptuari eman dioten bueltaz ere.

Bada, Ginebras, Las Dianas, Cariño edo Lisasinson talde espainiarrak 'tontipop'aren birjabetza gauzatzen ari dira. Emakumez osatutako talde hauek ironia eta sarkasmoa erabiltzen dituzte maitasunaz hitz egiteko; pop, rock eta punk erreferentziak uztartuta, 'tontipop'a egiteaz harro daudela oihukatzeko.