X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Nahia Zubeldia, Lumi: "Gaur egun, 'musika elektronikoa' esateak ez du zentzurik"

Lumi taldeko Nahia Zubeldia "B Aldea"n izan da, bandaren bigarren lan luzea aurkezten.

  • Lumi

    Lumi. Argazkia: @louis_triol

    19:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nahia Zubeldia, Lumi taldeko kidea, "B Aldea"n izan da "Bezperen Dirdira" LPa aurkezten.

Bikote lapurtarraren bigarren album luzea honetan, gitarra elektrikoak alde batera utzi eta sintetizadore modularrekin animatu dira. Aldaketaren ondorioz, aurrekoa baino disko "ilunago" eta erradikalagoa atera zaie.

Erreferenteez galdetuta, Maria Arnal eta Björk musikarien lana aipatu ditu artistak.

Diskoa atera aurretik, "B Aldea"ko Behekaldean izan zen bikotea, disko berriko singlea aurkezten.