X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

ELKARRIZKETA

Benizze: “Beharrak ase, kolaborazioak disfrutatu, eta lan borobil bat atera nahi nuen”

EITB MEDIA

Beñat Goitia Gasteizko artistak "Benizze" izeneko proiektu berria aurkeztu du "B Aldea"n.

  • Benizze. Argazkia: Badok.

    Benizze. Argazkia: Badok.

    21:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beñat Goitia musikari gasteiztarra izan da "B Aldea"n, "Benizze" izeneko proiektu berriko lehen disko homonimoa aurkeztera.

Montauk taldean ezagutu genuen artista, baina orain, bakarkako bideari ekin dio. Bere hitzetan, sentitzen zuen bakarka aritzeko autuarekin benetako lan bat egin behar zuela, eta "beharrak ase, kolaborazioak disfrutatu, eta lan borobil bat atera" nahi zuen.

Horregatik, "bere bizitzako diskoa" dena atera, eta hortik aurrera biziago edo freskoago ibili nahi du.

"Benizze" deituriko diskoak hiru kolaborazio izango ditu (Ruper Ordorika, Gari eta J Martina) eta elektronika frantsesaren eragin handia izango du.

Zuzenekoaren inguruan ere mintzatu da Benizze. Dagoeneko badabil horiek prestatzen, eta aurreratu duenez, bere kantuez gain, remix ikutu batzuk ere edukiko ditu.